GAINDEGIA, Euskal Herriaren garapenarekin engaiatutako plataforma soziala da eta Euskal Herrian ekonomia edo gizarte alorreko proiektuetan engaiatutako pertsonei zuzentzen diegu gure lana. GAINDEGIA, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Euskal Herriaren errealitatea konplexua eta askotarikoa da. GAINDEGIAk Euskal Herrian bizi ditugun errealitate eta egoera desberdinak aztertu nahi ditu. Lan horretan ezinbestekoa zaio Euskal Herriko Datuen gaineko azpiegitura garetzea gure herriaren inguruko datuak ahalik eta eskuragarrien izan daitezen.